AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Euskal Herrian ere, 'La Suizako seien' askatasunaren alde mobilizatzera deitu du CNTk

Barakaldon eta Iruñean ostiralean izango dira protestak, eta Donostian eta Bilbon, berriz, larunbatean.

Aurreko astean espetxeratu zituzten La Suizako seiak Asturiasen, laneko jazarpenaren eta sexu-jazarpenaren aurka borrokatzeagatik eta lan sindikala egiteagatik. Haien askatasunaren aldeko mobilizazio andana izan da hamaika lurraldetan, eta Hego Euskal Herrian ere egin ditu deialdi batzuk CNT sindikatuak, datorren astebururako.

Barakaldon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa) ostiral arratsaldean egingo dituzte protestak: 19:00etan izango dira biak, Bide Onera Plazan eta Iruñeko Udaletxearen aurrean, hurrenez hurren. Donostian (Gipuzkoa) eta Bilbon (Bizkaia) ere deitu du mobilizatzera CNTk, larunbaterako: 12:00etan izango da Donostiako elkarretaratzea, epaitegietan, eta 13:00etan Bilbokoa, Arriaga Plazan.

CNTk salatu du La Suizako seien aurkako prozesu judiziala "partziala eta enpresaren aldekoa" izan dela hasieratik, eta "argi adierazten" duela "zein den justizia burgesaren helburua". Hain zuzen ere, "sistema kapitalista erreproduzitzeko eta zaintzeko, klase-menderatzailearen (burgesiaren) zerbitzura dagoen tresna ideologiko" gisa deskribatu du.

Faxisten protestak porrot egin du Torre Pachecon: Polizia eta prentsa gehiago, manifestariak baino
Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.