AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren aurkezpena, irudietan

Aurreko larunbatean aurkeztu zituzten sindikatua eta Etxebizitzaren Aldeko Borrokarako Proposamen Politikoa, Bilbon. Jende ugari bertaratu zen, beste lurralde batzuetako Etxebizitza Sindikatuetako kideak barne. Hona hemen laburpen bideoa.

Martxan da Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista, tokian tokiko Kontseilu Sozialistek azken urteetan sortutako Etxebizitza Sindikatuen indarrak batuta. Joan den larunbatean aurkeztu zuten sindikatu berria Bilboko (Bizkaia) Ibarrekolanda institutuan, eta orduan eman zuten argitara sindikatuak datozen urteetan oinarri izango duen bide-orria ere: Etxebizitzaren Aldeko Borrokarako Proposamen Politikoa (irakurri hemen proposamena euskaraz, eta hemen gazteleraz).

Jende ugari bertaratu zen Ibarrekolandara, eta aurkezpen-ekitaldian izan ziren Euskal Herritik kanpo etxebizitzaren arloan borrokan ari diren hainbat kolektibotako eta Etxebizitza Sindikatutako kideak ere.

Ekitaldiko irudiak jasotzen dituen laburpen bideo bat egin dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kideek:

➡️Larunbatean Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista aurkeztu genuen, eta harekin batera, hurrengo urteetako lanaren oinarri izango den proposamen politikoa.

➡️El sábado presentamos el Sindicato Socialista de Vivienda de Euskal Herria y con él, una propuesta política pic.twitter.com/ZvaWmSCywa

— Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista (@EtxeSindikatua) June 12, 2023
Joseba Borde preso politikoa ere kartzelara itzularazi dute
Hirugarren gradua kendu eta espetxera bueltatzera behartu dute. 64 urte ditu, eta gaixotasun larri bat dauka. Fiskaltza sistematikoki ari da preso politikoei ezarritako hirugarren graduen kontrako helegiteak aurkezten.