AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Euskal Herriko Gazte Topagune Sozialista antolatu dute urrirako IAk eta GKSk

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek antolatuta, Altsasun (Nafarroa) izango da aurtengo Euskal Herriko Gazte Topagune Sozialista, urriaren 8tik 12ra. Hainbat auzi politikoren inguruan hausnartzeko aukera izango da han, eta aisirako eskaintza zabala izango dela ere jakinarazi dute antolatzaileek.

Ikasle Abertzaleakek eta Gazte Koordinadora Sozialistak gaur aurkeztu dute 2021eko Euskal Herriko Gazte Topagune Sozialista, Altsasun (Nafarroa). Urri hasieran izango da elkargunea, hain justu, urriaren 8tik 12ra bitartean. Egitarau zabala izango dela azaldu dute antolatzaileek; besteak beste, koiuntura politikoko hainbat auzi lantzeko saioak egingo dituzte, eta aisialdirako eskaintza zabala ere izango da.

GKSko eta IAko kideen arabera, eskubide zibilen eta politikoen ezabapenak markatu du amaitu berri den ikasturte politikoa, COVID-19aren testuinguruan "enpresari handiek eta alderdi politikoek ezarritako salbuespen egoera tarteko". Gogora ekarri dute, dena den, zailtasun horiek guztiak izan arren, bi antolakunde sozialistek jarraitu dutela lanean ikasturte osoan zehar, bai hezkuntza esparruan bai gazte esparruan. Antolakuntza komunistaren aldeko indarrak batzeko borrokan murgilduta jarraitu dutela nabarmendu dute, hala.

Norabide horretan hartu dute urrirako Euskal Herriko Gazte Topagune Sozialista antolatzeko erabakia. Garrantzitsutzat jotzen dute, gaur egungo testuinguruan, alderdi politikoen kontrolpetik eta instituzio burgesetatik kanpo kokatzen den jardun politikoa mantentzea, horretarako aukerak erabat murriztu baitira pandemia garaian.

Hortaz, 2019an Azpeitian (Gipuzkoa) Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunea egin ondoren, eta iaz Legution (Araba) egitekoa zen edizioa bertan behera geratu ostean, ekimen bateratua berrartuko dute bi antolakundeek. Egitarauaren nondik norakoak eta sarrerei buruzko informazioa datozen egunetan argitaratuko dute.

Hainbat adingaberi eraso egin dieten bi gizon atxilotu dituzte, Gasteizen eta Hondarribian
Maiatzean Gasteizko neska bat bortxatu zuen gizon batek, eta emakumeak gertatutakoa salatu ondoren atxilotu dute erasotzailea. Bestalde, hainbat adingaberi sexu-erasoak egiteagatik espetxeratu dute Hondarribiko gizon bat; abuztuaren 28an atxilotu zuten.