AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Euskal preso politikoak "idealizatzen dituzten edo haien sinbologia islatzen duten" ekitaldiak edo mezuak galaraztea eskatu dute hainbat erakundek

Dokumentu bateratu bat izenpetu dute Gogoan, Elkarbizi eta Fernando Buesa erakundeek, eta haiekin bat egin du Denis Itxasok, Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan daukan ordezkariak. Leku publikoek "bizikidetza eremu" izan behar dutela argudiatuta egin dute eskaera, eta eztabaidagai izan da jada zenbait udalbatzarretan.

Joan den astelehenean bildu ziren Gogoan elkartea, Elkarbizi, Fernando Buesa Fundazioa eta Denis Itxaso, Espainiako Gobernuaren ordezkaria Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Dokumentu bateratu bat sinatu dute hiru erakundeek, eta leku publikoek "bizikidetza eremu" izan behar dutela argudiatuta, euskal preso politikoak "idealizatzen dituzten edo haien sinbologia islatzen duten" ekitaldiak edo mezuak eragoztea galdegin dute.

Besteak beste, euskal preso politikoei egindako ongietorriak aipatu dituzte sinatzaileek, azpimarratuta "zilegitasuna kendu" behar zaiola presoak "omentzeko, goraipatzeko edo ikusarazteko edozein ekitaldiri".

Gogoanek, Elkarbizik eta Fernando Buesa Fundazioak mahaira ateratako eskaera eztabaidagai izan da jada hainbat udalbatzarretan. Esaterako, Gasteizko (Araba) nahiz Zarauzko (Gipuzkoa) udalbatzetan galdearekin bat egitea onartu da.

Osakidetzan azpikontratatutako garbitzaileak hitzarmen berri baten alde mobilizatu dira Donostian
Elkarretaratzea egin dute gaur Donostiako Ospitalearen aurrean, lan-baldintzak hobetzea ahalbidetuko duen hitzarmen baten alde. Pandemiak beharginen egoera okerragotu duela salatu dute.