AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Euskal preso politikoen eskubideen aldeko jardunagatik, hainbat lagun epaituko ditu Espainiako Auzitegi Nazionak irailaren 16an

11/2013 sumarioaren baitako epaiketa izango da, Herrira, Jaiki Adi, Etxerat taldeko kideak eta zenbait abokatu eta bitartekariren jardunaren aurkakoa,“ETAren espetxe frontea” egitea leporatuta. Guztira 47 lagun izango dira epaituak, eta Fiskaltzak 601 urterainoko kartzela zigor eskaerak egin ditu, 11 eta 20 urte artekoak norbanakoentzat. Epaiketak gutxienez hiru hilabete iraungo dituela aurreikusten da.

Euskal preso politikoen aldeko lana egin duten taldeen aurkako beste makroepaiketa bat biziko dugu irailaren 16tik aurrera. Auzipetuek azaldu dutenez, “estatuaren estolderietan sorturiko auzibidea” da 11/2013 sumarioa, “astakeria juridiko eta soziala”.

Azken urteotan sinatzera joan behar izan dute hamabostean behin, eta debekatua izan dute Espainiako Estatutik irtetea. Horren ondorioz, beren bizitzak baldintzatuta izan dituztela salatu dute auzipetuek. Herrira-ren aurkako operazioa 2013ko irailean gertatu zen, urte hartan kokatu behar da honen guztiaren hasiera, hor hasi baitzen 11/2013 sumarioa.

Gerora, bitartekari talde baten aurka zortzi kideren aurkako operazioa egon zen, lau abokatu ere atxilotu zituzten, eta azkenik, 2015eko martxoan, Jaiki Hadiko eta Etxerat-eko kideak atxilotu zituzten.

Orain, esan bezala, Espainiako Audientzia Nazionalak abiatuko du epaiketa. Irailaren 16an abiatuko da eta akusatuen eserlekuan eseri beharko dute talde horietako hainbat euskal militantek.

Ehunka lagun bildu dira gaur Gasteizen, 12.2 artikulua aldatzea exijitzeko
Unibertsitateko Indar Batasunaren eskutik, ehunka lagunek mobilizazioa egin dute gaur Gasteizko campusean, 12.2 artikulua aldatzea eskatzeko. UIBko kideen esanetan, "ikasleek argi utzi dute indarrak batzeko nahikoa gaitasun dutela". Hala, helburua "12.2 artikulua hurrengo ikasturtean ez aplikatzea" dela diote.