AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eusko Jaurlaritzak Ertzaintza bidali du ITP Aeroren Barakaldoko lantegira, greban diren beharginen aurka

"Langileen aurkako esku-hartze poliziala" salatu dute langileek, Barakaldon eta Sestaon lan egiten duten 90 lagunen soldatak arriskuan diren honetan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Ertzaintzaren Unitate Mugikorra bidali du, beste behin, Barakaldoko (Bizkaia) ITP Aero osagai aeroespazialen lantegiko sarbideetara. Bertako langileak greba mugagabean dira, enpresak haietako 90 kaleratu nahi baititu Barakaldoko eta Sestaoko (Bizkaia) plantetatik.

Langileek azaldu dutenez, ertzainek haien bi ordezkari identifikatu zituzten urtarrilaren 12an, instalazioetara sartzea eragozteko eserialdian. "Polizia-indarren presentzia langileen aurkakoa da, eta Polizia autonomikoa krimena egiten duen zuzendaritza babesten ari da", kexu dira soldatapekoak.


Bien bitartean, Rolls-Royce talde multinazional britainiarrak aurrera darrai enpresa saltzeko eta langileak kaleratzeko asmoarekin.

Ororbian 103 langile kaleratzeko asmoa agertu du Kybsek
Lan-erregulazio espedientea aurkeztu du Kybse enpresako zuzendaritzak, 2023ra arte mantentzeko asmoz. Enpleguari eusteko hartutako "konpromisoa urratu" duela salatu dute.