AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Eusko Jaurlaritzak neurri murriztaileak ezarriko ditu eremu gorrian dauden herrietan

Asteartean emango du neurrien berri Gotzone Sagardui Osasun Sailburuak. "Jendetzak saihestera eta joera hau geldiaraztea guztion lana dela ikusaraztera bideratuko dira neurriak", esan du Eusko Jaurlaritzak.

Une honetan, 150etik gorakoa da 100.000 biztanleko intzidentzia tasa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eusko Jaurlaritzak adierazi du "beharrezkoa" dela "Euskadiko kutsatzeen goranzko joera lehenbailehen geldiaraztea", eta hori aitzakiatzat hartuta, "eremu gorrian" dauden udalerrietan neurri murriztaileak ezarriko dituela jakinarazi du.

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak asteartean emango du neurrien berri, prentsaurreko baten bidez. "Jendetzak saihestera eta joera hau geldiaraztea guztion lana dela ikusaraztera bideratuko dira neurriak", aurreratu du gobernuak.

EITB-ren arabera, "murrizketa berrietarako prestatzen ari da" Nafarroa ere.

Mozal Legearen erreformaren aurka mobilizatzera deitu du Ertzaintzako ERNE sindikatuak
ERNEk dio "gero eta handiagoa" dela "herritarren desobedientzia", eta neurri berri posibleak "babesik gabe" utziko dituela polizia-indarrak.