AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

"Ez dugu beste erasorik onartuko"

Igandean polizia-indarrak Auzotegin sartu izana eta indarkeria erabili izana salatu dute kultur etxeko kideek, baita barruan zeuden zazpi pertsonari 3.000 euroko isunak jarri izana ere. "Gertaeren gaineko erantzukizuna argitzea eskatuko" dute, eta jakinarazi dute, "orain arte bezala", "ohiko jarduera soziokulturalarekin jarraituko" dutela.

Iruñeko (Nafarroa) udaltzainak aurreko igandean sartu ziren Txantreako Auzotegi kultur etxean, "bortizki". Tailer eta ikastaro ugari egiten dituzte bertan, eta horixe zen egoera igandean: tailer batean parte hartzen ari ziren zazpi pertsona polizia-indarrak barruratu zirenean.

Agerraldia egin zuten atzo Auzotegiko hainbat kidek, eta polizia-agenteak kultur etxera sartu izana salatu zuten, "erabat legez kontrako praktikatzat" jota hori. Udaltzainek "zentrora sartzeko erabilitako indarkeria" ere gaitzetsi zuten, tailerreko arduradunekin "bultzaka ibili baitziren sartu ahal izateko".

Bestalde, poliziek une horretan kultur etxean zeuden zazpi pertsonak "kanporatu" eta 3.000 euroko isunekin zigortu izana salatu zuten Auzotegiko kideek, baita "jasandako erasoa gaitzesteko hurbildu ziren bi bizilagun identifikatu" izana ere.

AURRERA JARDUNAREKIN

"Indarrean dagoen legedian ez dago justifikaziorik gure jarduera soziokulturalak egitea eragozten duenik, are gutxiago, jarduera horietan, arestian esan dugun bezala, beharrezkoak diren osasun-neurriak zorrotz betetzen ditugunean", diote.

Hala, berretsi dute aurrera jarraituko dutela "bizilagunen beharrei erantzuten dien ohiko jarduera soziokulturalarekin", eta jakinarazi dute "joan den igandeko gertaeren gaineko erantzukizunak argitzea eskatuko" dutela.

Herri Unibertsitateak hitzaldiak antolatu ditu abenduaren 9rako eta 10erako
Santiago Ñiño Becerra ekonomialaria, Cesar Ruiz Sanjuan filosofoa eta Ane Ibarzabal Galarza GKSko kidea arituko dira; hain zuzen, 'Krisia, pandemia eta ekoizpen eredu berria', 'Ekonomia politikoaren kritika. Kapitalismoaren teoria kritikorantz' eta 'Gazteria eta COVIDa' saioak eskainiko dituzte. Herri Unibertsitatearen YouTubeko kanalean egongo dira ikusgai solasaldiak, zuzenean.