AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ezetz esan diote Las Carrerasen eraiki nahi duten saihesbideari

Stop Variante Las Karreras plataformak deituta, manifestazio bat egin zuten atzo, 'Zuen proiektua gure miseria' lelopean.

Atzo arratsaldean, 1.000 pertsona baino gehiago mobilizatu ziren Las Carrerasen (Abanto, Bizkaia), Bizkaiko Foru Aldundiak auzoan egin nahi duen saihesbidearen kontra. Proiektu hori aurrera eramateak "ingurumenean eta gizartean" izango lukeen inpaktu erraldoia seinalatzen ari da behin eta berriz Stop Variante Las Karreras plataforma: "funtsezko berdeguneak suntsitu, kutsadura eta zarata areagotu eta tokiko biodibertsitateari larriki eragingo" liokeela salatu du hainbatetan, bertako bizi-baldintzetan izango lukeen eragina azpimarratzeaz gain.

Las Carrerasen 2023tik ari dira proiektu txikitzailearen aurka borrokan, eta jarritako helegite guztiak direla-eta Azpiegitura Sailak plan berri bat egin behar izan badu ere, aipatutako plataformak dio "aurreko planteamenduaren ezaugarri berei eusten" diela. Horregatik jarraitzen dute proiektuaren aurka lanean, eta azaldu dute "sentsibilizazio- eta protesta-ekintzak antolatzen" segituko dutela, "erantzun egoki bat lortu arte". Plataformak "inplikatutako administrazio publiko guztiei" dei egin die "herritarren ahotsa entzutera eta proiektuaren gauzatzea berriz aztertzera".

Etxebizitza-arloko arrazakeria salatu eta apirilaren 5ean mobilizatzera deitu dute hainbat kolektibok
Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.