AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ezkirozko BSH ixteko argudioak ez dira nahikoa, Nafarroako Lan Ikuskaritzaren arabera

Itxiera eta kaleratze masiboa ekarriko lituzkeen azkentze-espediente bat aurkeztu zuen enpresak iazko abenduan.

BSH enpresak Ezkirozko (Nafarroa) fabrikaren itxiera justifikatzeko erabilitako "antolaketa-kausak" ez dira nahikoa, eta ekoizpenari lotutako argudioak "neurriz kanpokoak dira", Nafarroako Lan Ikuskaritzak ondorioztatu duenez. Zuzendaritzak lantegia zarratzeko eta 609 langile kaleratzeko mahaigaineratutako enplegu-erregulazioko espedientea aztertu du ikuskaritzak, baina zalantzan jarri du enpresak emandako justifikazioa: "Jardunean den ikuskatzailearen iritziz, Ezkirozko zentroko 609 lan-kontratuak azkentzea ez da arrazoizkoa proportzionaltasunari eta lortu nahi diren helburuetara egokitzeari dagokienez".

Enpresak iazko abenduan aurkeztu zuen azkentze-espediente bat, eta horren ondoren jardun behar izan zuten sindikatuek kaleratze masiboaren baldintzak negoziatzen. UGT, CCOO, ATISS eta Solidari sindikatuek joan den uztailean egin zioten bide aurreakordio bati, sindikatu horien hamabi ordezkariek (hamazazpitik) eman baitzuten baiezkoa. Ondoren, plantillan ere aldeko botoa nagusitu zen. Une honetan, geldirik dago Ezkirozko lantegiko jarduna.

Suaren negozioa Espainiako Estatuan
Suteen %60 baino gehiago nahita eragindakoak dira, eta horien gutxienez %85 daude jarduera ekonomikoei loturik, modu zuzenean edo zeharkakoan.