AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Falange Vasca kontua berriz jarri dute martxan

"Errekonkista berri baterako proiektu berri bat" aldarrikatu du talde faxistak sare sozialean.

Ofentsiba Nazionalsindikalistarako Batzarren Espainiako Falangeak (FE de las JONS) badu Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara bideratutako kontu bat X sare sozialean, Falange Vasca izenekoa. Hainbat urte zeramatzan geldirik, baina berriki aktibatu du kontu zaharra, Espainiako Falangearen kontu ofizialaren publikazio berri batzuk partekatuz. Instagramen sortu du profil bat, gainera. Jarraitzaile gutxi ditu bietan: 1.000 eskas X-en eta 300 Instagramen.

X-en, behintzat, "bide berri" bat hasiko duela iragarri zuen larunbatean talde faxistak: "Euskal abertzale talde handi batek ibilbide berriari ekin dio JFErekin [Espainiako Gazte Falangistak]". "Errekonkista berri baterako proiektua" aldarrikatu du, laster informazio gehiago emango duela jakinaraztearekin batera.

Abenduan berrikusitako villavesen %86k zeukaten akatsen bat
Langileek urteak daramatzate ibilgailuen mantenu falta eta egoera txarra salatzen. Iaz, TCC enpresak behargin bat kaleratu zuen horregatik.