AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

'Faxismoa errotik borrokatzeko' aldarria plazaratu zuten atzo Zestoan, GKSren eta Zestoako Gazte Asanbladaren eskutik

Atzo, faxismoa helduleku, Urolako eta Urola Kostako hainbat gazte bildu ziren Zestoan. Faxismoa izan zuten aztergai arratsaldean, eta gauean elkarretaratzea egin zuten plazan, "Boliviako indigenei eta langileei babesa adierazteko", zein "faxismoaren eta nazioarteko burgesiaren aliantza agerian utzi duen" estatu kolpea salatzeko. Urolako GKSk eta Zestoako Gazte Asanbladak egin zuten deialdia.

Urolako eta Urola Kostako dozenaka gazte elkartu ziren atzo Zestoan (Gipuzkoa). 18:30ean zuten hitzordua Zestoako Gaztetxean, eta lehendabizi, faxismoa izan zuten aztergai gazteek, Faxismoa XXI. mendean hitzaldiaren bidez. Kalera atera ziren horren ostean, eta Faxismoa errotik borrokatu, gazte langileok tinko lemapean, elkarretaratzea izan zen plazan. GKSk eta Zestoako Gazte Asanbladak egin zuten deialdia, elkarrekin.

Faxismoak XXI. mendean hartu duen aurpegi modura kokatu zituzten Boliviako gertakariak, eta estatu kolpea "kriminala zein koldarra" izan dela nabarmendu zuten; "faxismoaren eta nazioarteko burgesiaren aliantza" agerian utzi duena. Hala, gogor salatu zituzten estatu kolpea zein, orokorrean, indar faxisten adierazpenen gorakada, eta elkartasuna adierazi zieten "Boliviako indigenei eta langileei".

"Munduan zehar garrantzia handiko gauzak" jazotzen ari direla azaldu zuten antolatzaileek; hala nola, "protesta masiboak, gerra komertzialak, goseteak, edota blokeo ekonomiko kriminalak". "Faxismoa, etengabe ari da elikatzen langileriaren kontzientzia eta antolakuntza falta", esan zuten: "Horren adibide da Espainiako Estatuan eta Europar Batasunean indar faxistek hartu duten indarra". Horri guztiari "aurre egitea", "eginbehartzat" jo zuten GKSko eta Zestoako Gazte Asanbladako kideek.

Elkar ezagutzeko eta harremantzeko aukera ere izan zuten gauean Zestoara bertaratutako gazteek. Elkarretaratzearen ostean afaria egin zuten gaztetxean, eta gero, kontzertu akustikoa eskaintzeko taularatu ziren Ondarru Crew taldeko kideak.

Araluceren itxieraren aurrean, greban daude beharginak
Batz Kooperatibak iragan ostiralean itxi zuen Igorreko Araluce lantokia, Ertzaintzaren laguntzarekin. Ordutik, egunero egin dituzte zaintza txandak 141 langileek, enpresak materiala eraman ez dezan. Batzek ez du onartu lantegiaren likidazio prozesua atzeratzea, baina epaileak atzera bota du Araluceren itxiera patronala, legez kanpokotzat jo baitu. Beharginek aldez aurretik deitua zuten grebari heldu diote, orduan.