AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Faxismoaren aurkako hainbat ekimen egin ditu IAk unibertsitatean

Gasteizen, Ibaetan, Iruñean eta Leioan izan dira egitarauak azken egunetan: hitzaldiak, muralak, faxismoari aurre egiteko protokoloaren aurkezpena... Martxoaren 13an greba egitera deitu dituzte ikasleak.

Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak greba deialdi bat egin du martxoaren 13rako, "gorakada erreakzionarioaren aurka eta ikasle langileon interesen alde". Grebari lotuta, faxismoaren aurkako hainbat egitarau egin ditu unibertsitatean aste honetan; hain zuzen ere, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Gasteizko (Araba), Ibaetako (Donostia, Gipuzkoa) eta Leioako (Bizkaia) campusetan eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Iruñean.

EHUn asteazkenean, otsailaren 26an, izan ziren faxismoaren kontrako ekimenak: olatu erreakzionarioari eta faxismoaren gorakadari buruzko hitzaldiak eskaini zituen IAk bai Gasteizen, bai Ibaetan, bai Leioan; eta, horri aurre egiteko bidean, martxoaren 13an greba egitera deitu zituen campusetako ikasleak. Hitzaldiez gain, grafiti tailer bat, mural margoketa bat eta kirol ikuskizun bat ere antolatu zituzten egitarauen barruan, eta Faxismoaren Kontrako Protokoloa aurkeztu zuten, gainera, Leioako campusean.

Iruñean hurrengo egunean, otsailaren 27an, egin zuten Faxismoaren aurka borrokatu! lelopean prestatutako jardunaldia. "Faxismo berriei" buruzko solasaldia eta auziari buruzko mahai-inguru bat izan ziren NUPen, besteak beste.

Ortuellako aldagela batzuetan, haur bati argazkiak egin dizkio gizon batek
8 urteko ume bati atera dizkio argazkiak gizonak, Ortuellako Jendea klubeko aldagela batzuetan.