AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Faxismoari eta arrazakeriari ezetz esan diete Deban

Pegatina faxista ugari agertu dira Deban azkenaldian, eta protestara deitu zuen atzorako Debako Gazte Asanbladak.

Euskal Herriko hamaika txokotan modu kezkagarrian gertatzen ari den modura, azkenaldian pegatina faxistak jarri dituzte Deban (Gipuzkoa): "Euskal Herria euskaldunontzat" eta "Islamizazioari ez" mezuak irakur zitezkeen eranskailuetan, esaterako. Hala, propaganda hori salatu eta kentzera deitu zuen Debako Gazte Asanbladak: "Ez diogu lekurik txikiena ere utziko faxismoari".


Damasco hartu eta gobernua desegin dute HTSko islamistek
Oposizioak atzo burutu zuen azken asteetako ofentsiba, hiriburua hartuta. Errusiara ihes egin du al-Assad presidenteak, eta "hemezortzi hilabeteko trantsizio-epe bat" hitzeman du HTSk. Israelgo Estatuak, AEBek eta Turkiak hainbat eraso egin dituzte berriki Sirian.