AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ferrovial Metal Michelineko langileek greba mugagabea hastea erabaki dute

Datorren ekainaren 3an hasiko da lanuztea. Greba aurrera ateratzeko erabakia langileen gehiengoak babestu du, eta lan hitzarmena zein soldata igoera eskatuko dituzte. Izan ere, azaldu dutenez, soldaten eta lan-baldintzen alorrean "ezin okerragoa" da egoera.

Gasteizko (Araba) Ferrovial Metal Michelin lantegiko langileek greba mugagabea hasiko dute datorren astean, ekainaren 3an, goizeko 06:00etan. Beharginen gehiengoak babestu du enpresako komiteak egindako greba proposamena.

Hala, lantokian bizi duten egoera salatu dute langileek. Hala Bedik jaso duenez, enpresarekin lan hitzarmena ari dira negoziatzen beharginak, soldata baxuak direla eta. Egun 230 langile dira Metalen, eta beste enpresa batentzat egiten dute lana guztiek; Michelinentzat, hain zuzen. 230 behargin horietatik gehienak barnebildu dituzte hirugarren kategoria delakoan, eta hala, beste bi kategorietakoek baino gutxiago kobratzen dute. Dena den, azaldu dute lehen kategorian daudenek ez dutela askoz gehiago irabazten; 2.350 euro gehiago urtean. Geroz eta langile gutxiago dira lehen kategoria horretan.

Horretaz gain, langileek salatu dute ez dutela beroagatik eta lanaren nekezagatik plusik kobratzen. Michelinek beste enpresa bat kontratatuko balu, subrograzio eskubiderik ere ez dutela adierazi dute.

EHZ 2019: formakuntza, eskaintza kulturala, auzolana eta gehiago Irisarrin
Nafarroa Behereako Irisarri herrian egingo dute aurtengo Euskal Herria Zuzenean, ekainaren 28tik 30era. “Arreta berezia” eman diote hausnartzeko eta eztabaidatzeko espazio bat bermatzeari. Aurtengo edukiak bost ildoren inguruan osatu dituzte: "feminismoa, festa eredua, burujabetza eta autogestioa, G7-a eta migrazioa". Horretaz gain, adin tarte guztietarako proprosamena osatu dute, arte zein musika alorrean. Auzolanean oinarria duen ekimena sustengatzeko "500 galtzagorriren laguntza" galdegin dute.