AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Fiskalaren helegitea dela-eta, baldintzapeko askatasuna ukatu diote berriro Jakes Esnal preso politikoari

Terrorismoaren kontrako ministerio publikoak helegitea ezarri dio Zigorrak Ezartzeko Frantziako Auzitegiaren erabakiari, eta preso jarraitu beharko du Jakes Esnalek. Ia 70 urte ditu, eta 30 urte egin ditu kartzelan.

Zigorrak Ezartzeko Frantziako Auzitegiak atzo onartu zuen Jakes Esnal preso politikoa baldintzapean aske uztea, baina oraingoan oraingoan ere ez diote espetxetik irteten utziko: helegitea aurkeztu du terrorismoaren kontrako ministerio publikoak eta, hortaz, berriro bota dute atzera baldintzapeko askatasun galdea.

1990. urtean atxilotu zuten Esnal, eta apirilean egin zituen 30 urte giltzapean. Ia 70 urte ditu, eta Saint Martin de Re kartzelan dute preso. Izatez, preso politikoari ezarri zioten zigorraren arabera, 2008. urtetik izan beharko luke baldintzapean aske irteteko aukera.

Elkartasuna Patxi Ruizekin: hiru preso politikok janariari uko egingo diote, preso politiko batek "txapeoa" hasi du eta AAEAMeko lau kidek gose grebari ekin diote
Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotano preso politikoek uko egingo diote janariaren bandejari, gose eta egarri greban dagoen Patxi Ruizekin elkartasunean. Ibai Aginaga preso politikoak, aldiz, ezetz esango dio zeldatik irteteari. Bestalde, preso politiko txantrearrak abiatutako borrokaldiak dirauen bitartean, gose eta egarri greban egongo dira Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko kideetako lau. Etenik gabeko greba egingo dute horietako hiruk. Gaur, hirugarren eguna egingo du gose eta egarri greban Ruizek.