AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Fiskaltzak beste 27 urteko espetxe-zigor bat eskatuko du Marixol Iparragirre preso politikoarentzat

Gaur hasiko da Iparragirreren aurkako beste epaiketa bat Espainiako Auzitegi Nazionalean. Bost kartzela zigor ezarri dizkiote dagoeneko.

Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dute berriro Marixol Iparragirre preso politikoa. 1997an Juan Carlos I.a Espainiako erregearen aurkako atentatu bat agintzea leporatzen diote oraingoan, eta fiskaltzak 27 urteko espetxe zigorra eskatzen du Iparragirrerentzat. Hain justu, "helburu terroristarekin", "Koroaren aurkako delitu bat" egitea eta "gerrako armak gordetzea" egozten diote kausa honetan.

Gaur hasiko da epaiketa, 10:00etan. Izatez martxoan epaitu behar zuten eskoriatzarra, baina atzeratu egin zen saioa.

Espainiako Estatuan bost kartzela-zigor eman dizkiote dagoeneko. Espainiako Auzitegi Nazionalak uda hasieran argitaratu zuen haren kontrako azkeneko ebazpena; 46 urteko zigorra ezarri zioten orduan. Zigor guztiak metatuta, 200 urte baino gehiagoko espetxealdia ezarri diote jada.

Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak ekain hasieran jakinarazi zuen Zaballara (Araba) tokialdatuko zutela preso politikoa, "arrazoi judizialak" zirela-eta. Dena den, izatez, Madrilen zeukaten preso.

Badu abestia Gazte Topagune Sozialistak
Rodeo taldeak sortu du Euskal Herriko Gazte Topagune Sozialistaren kanta, 'Norabidea'. Ikusgai dago bideoklipa.