AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Fiskaltzak zortzi urteko kartzela zigorra eskatu du Galder Barbadorentzat eta Aitor Zelaiarentzat

Urtarrilaren 21ean eta 22an epaituko dituzte Espainako Auzitegi Nazionalean, "armak, munizioak eta lehergailuak helburu terroristarekin gordetzea" leporatuta.

Martxan den auzibidea salatzeko, 'ANkerkeriari Stop! Aitor eta Galder aske' plataforma abiatu dute, eta manifestaziora deitu dute urtarrilaren 16rako. Gainera, epaiketa hasten den egunean bertan, elkarretaratzeak egingo dituzte Amurrion (Araba) eta Gasteizen (Araba).


2019ko otsailean hasi zen Zelaiaren eta Barbadoren aurkako auzibidea, Ertzaintzak atxilotu zituenean. Behin-behineko espetxealdia ezarri zieten biei, eta Soto del Real (Madril) kartzelan hilabete bat bakartuta igaro ondoren, Darocako (Zaragoza) kartzelara eraman zituzten martxoan, urte horretako uztailaren amaieran baldintzapean aske geratu ziren arte. Barbadok, gainera, 6.000 euroko fidantza ordaindu behar izan zuen.
Josu Urrutikoetxearen estradizio eskaera onetsi du Parisko Dei Auzitegiak
Luis Herguetaren auziari lotutako estradizio eskaera onartu du Dei Auzitegiak. Mahai gainean dauden lau estradizio eskaeretatik hiru eman dituzte ontzat, eta Frantziako Estatuan bi prozedura daude abian Urrutikoetxearen aurka.