AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Fito eta beste preso bat isolamenduan izan dituzte Zaballan, boxeoan entrenatzeagatik

Bi presoek entrenatzen jardun zuten arren, kartzelazainek eta Zaballako medikuek ebatzi zuten borrokan aritu zirela, eta zigortu egin zituzten, euren eskubideak urratuta.

Aurreko larunbatean, isolamendu-modulura bidali zituzten Gaizka Astorkizaga Fito preso politikoa eta Zaballan (Araba) preso dagoen beste pertsona bat. Goizean, beste hainbatetan egin bezala, boxeoan entrenatzen aritu ziren biak. Kartzelariek, baina, pentsatu edota ebatzi zuten borrokan jardun zutela, entrenamenduan egindako lesioak zirela-eta.

Hori aitzakiatzat hartuta jo zuten bien kontra. Asmatutako borroka baten parte eman zuten eta txosten bat sortu zuten. Kartzelako medikuengana eraman zituzten (bi presoetako bat eskuburdinekin lotuta), behartuta, entrenamenduaren ondoriozko lesioak miatu zitzaten eta espetxezainek sortutako kontakizun faltsua berretsi zezaten.

Bi presoek behin eta berriz azaldu zuten arren ez zela borroka bat izan eta boxeo-entrenamendu bat egin zutela, espetxeko agintaritzek euren bertsioa inposatu eta presoak zigortu zituzten. Zer araudi eta artikulu ezartzen ari zitzaien argitu gabe (nahiz eta, legez, derrigorrezkoa den), zuzenean sartu zituzten isolamendu-modulura, larunbat gauean.

Astelehenera arte eduki zituzten han, ia denbora guztian zelda barruan egotera derrigortuta, eta hainbat eskubide urratuta: hala nola, zer artikulu ezartzen ari zitzaien jakiteko eskubidea, edota hurbilekoekin harremanetan egoteko eskubidea.

Gainera, espetxeko funtzionarien hainbat mehatxu jasan zituzten, eta, zigor gehigarri modura, Suizidioa Prebenitzeko Programa aplikatu zioten Astorkizagari, une oro kartzelak esleitutako pertsona batekin egon zedin isolamendu-moduluan.

Hala ere, gertatutakoa sare sozialetan eta abarretan argitara atera zela ikusita, atzera egin zuen espetxeak, eta isolamendu-modulutik atera zituzten bi presoak astelehenean.

Errenta deklaratzen ez dutenei langabezia-prestazioa ukatu nahi die Espainiako Lan Ministerioak
Maiatzean onartu zuten Yolanda Diazen ministerioak proposatutako erreforma, eta lanik gabeko pertsonak errenta deklaratzera (IRPF, gazteleraz) behartzen ditu. Orain arte ez dute deklaraziorik egin behar izan, legeak zehaztutako diru-sarrera minimora iristen ez zirelako, baina datorren urtean IRPFa ordaindu beharko dute.