AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Fordek 4.000 langile kaleratuko ditu Europan

Badirudi Alemanian eta Erresuma Batuan izango direla kaleratze gehienak, hiru urteko epean. Automobilgintzako enpresa handi askotan iragarri dituzte kanporatze masiboak.

Amerikako Estatu Batuetako Ford enpresak milaka behargin botako dituela jakinarazi du. Hasieran eman dituen datuen arabera, 4.000 langile kanporatuko ditu hiru urteko epean, gehienak Alemanian eta Erresuma Batuan.

Gehiegi zehaztu ez badu ere, badirudi berregituraketak eragina izango duela Espainiako Estatuan enpresak duen jardunean, baina "informazio- eta kontsulta-prozesu bat" hasiko omen du orain zuzendaritzak. Ia 5.000 langilek jarduten dute Fordentzat Espainiako Estatuan.

Automobilgintzako egoera orokorrari egin dio erreferentzia Fordek kaleratze masiboa justifikatzeko. Sektorea "etenaldian" dagoela dio, eta "aurrekaririk gabeko" egoera bati aurre egin behar diotela. Automobilgintzako beste enpresa handi batzuetan ere izango dira kaleratzeak, hala nola, Mercedesen, Nissanen eta Audin.

Berriz ireki dute Ertzaintzak Donostian zauritutako emakume bati buruzko auzia
Martxoaren 5ean, Realaren eta PSGren arteko partidaren aurretik, ertzainek gutxienez hiru lagun zauritu zituzten Donostian. Haietako bat da Amaia Zabarte, eta salaketa jarri zuen arren, artxibatu egin zuen epaileak.