AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Formakuntza mintegiak berrartu ditu GKSk

Joan den asteburuan berrekin die mintegiei Gazte Koordinadora Sozialistak. Oraingoan ere ehunka gazte bildu dira formakuntza saioetan.

Ikasturte politikoan zehar egin duen modura, hausnarketa politikorako eta gaitasun teorikoak eskuratzera bideratutako espazioak sortu ditu beste behin Gazte Koordinadora Sozialistak Euskal Herriko hainbat puntutan, irakaspen politikoak ateratzeko helburuarekin. Indarrean diren neurri murriztaileak direla-eta azken hilabeteetan mintegiak egiteko zailtasunak izan ostean, saioak egokitu eta jarraipena eman diete iragan asteburuan.

José Aricó, Rosa Luxenburg, Vladimir Ilyich Lenin, Karl Marx eta Antonio Gramsciren hainbat testu oinarri hartuta ari dira mintegiak egiten ikasturte honetan. Besteak beste, krisiaren teoriaren kontzeptualizazioaren zein gaurkotasunaren inguruan, tradizio sozialistak izandako eztabaida estrategikoen inguruan zein langile mugimenduaren esperientzia historikoen inguruan mintzo dira formakuntza saioetan.

Petronorrek 300 langile inguru aldi baterako erregulazioan sartuko ditu
Muskizen (Bizkaia) dagoen lantegiko beharginen herenari ezarriko diete aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea.