AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Formakuntzarako topaketa bat egin du Donostian Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Gentrifikazioaz, Atzerritartasun Legeaz, etxejabegoaren konposizioaz eta abarrez aritu ziren Donostiako Zentro Sozialistan.

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak formakuntza politikorako topaketa bat egin zuen aurreko larunbatean, maiatzaren 31n, Donostiako (Gipuzkoa) Zentro Sozialistan. Goiz osoko egitarau bat antolatu zuten egun horretarako: 10:00etan izan ziren harrera eta hitzartze politiko labur bat, sindikatuaren estrategia politikoaren oinarri nagusiak azaltzeko, eta, jarraian, hitzaldiak egin zituzten.

11:15ean hasita, hiru saio izan ziren aldi berean: Gentrifikazioaren arazoa aztergai, Atzerritartasun Legea eta proletalgo migratuaren eskubide politikoak, eta Nola egin aurre etxejabeen amarruei. Horren ondoren, 12:30ean, eguneko hitzaldi nagusiari ekin zioten: solasaldi bat egin zuten Pablo Carmonarekin, Hipotekak Kaltetutakoen Plataformako (PAH) militante politikoa eta historiagilea, "etxejabegoaren konposizioaz eta artikulazio politikoaz".

Donostiako Zentro Sozialistan bazkaltzeko aukera egon zen gero, eta arratsaldean, bakarrizketa bat eskaini zuen Manex Astigarraga umoregileak.

Gasteizko Txosnetako bazterketa politikoaren kontra eta irtenbidearen alde, manifestatzera deitu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak
Ekainaren 13an izango da mobilizazioa, 'Txosnak denontzat, irtenbidea orain!' lelopean. Beste urte batez, Gasteizko Txosnetan parte hartzea ukatu diete bertako GKSri eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistari.