AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Foruzain gehiago Nafarroan, EH Bilduk eta PSNk adostuta

2009an ezarritako helburura iritsi da Nafarroa, 1.200 foruzain baitira egun. Funtzio Publiko, Barne eta Justizia departamentuetako kontseilariak, ordea, polizia gutxi direla uste du: 1.800 nahi ditu denera. Akordio bat sinatu dute PSNk eta EH Bilduk, Foruzaingoa indartzeko asmoz.

Nafarroako Gobernuko Funtzio Publiko, Barne eta Justizia departamentuetako kontseilariak, Amparo Lopezek, foruzain gehiago kontratatuko dituztela berretsi du, EH Bilduko Adolfo Araizek Nafarroako Parlamentuan azalpenak eskatu ostean. Lopezek esan duenez, azken oposizioak bertan behera utzi ditu gobernuak, baina 100 polizia-agente sartu dira berriki Foruzaingoan. Hala, 2009an adostutako kopurura iritsi dira: 1.200 polizia.

Hala ere, kontseilariak uste du 1.200 agente ez direla nahikoa, ulertzera emanez gutxienez 1.800 foruzain behar direla "funtzioak beren osotasunean bete daitezen". EH Bilduk polizien plantilla zabaltzea babestu du, eta horretarako akordio bat sinatu du PSNrekin aste honetan bertan. Ez dute datarik eta zifra zehatzik adostu, baina Foruzaingoa indartzeko asmoa adierazi dute bi alderdi parlamentarioek.

Bost polizia 1.000 biztanleko Nafarroan, udaltzainak kontuan hartu gabe

Nafarroan, gaur egun, 3.384 polizia-agente daude, herrietako udaltzainak kontuan hartu gabe. Hain justu 1.200 foruzain, 1.534 guardia zibil eta Espainiako Poliziako 650 agente dira. Biztanleen eta polizien arteko ratio oso altua uzten du horrek: bost polizia dira 1.000 biztanleko, udaltzainez gain.

"Milaka gaztek borrokarako espazio bilakatu dugu Gazte Topagune Sozialista"
3.000 gazte baino gehiago batu dira Altsasun aurreko asteburuan, GKSk eta IAk antolatutako Topagunean. "Krisiak, gerrak eta oldarraldi erreakzionarioak ezaugarritutako testuinguru honetan, gazte langileok lehen lerroan egongo gara", azaldu dute balorazio-oharrean.