AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Francisco Jose Ramada preso politikoa hurbildu eta Alvaro Arri preso politikoa lekualdatu dituzte azkeneko egunetan

Iragan ostiralean, Iruñeko espetxera hurbildu zuten Ramada Estevez. Hurrengo egunean, Burgosko espetxera tokialdatu zuten Arri Pascual.

Aurreko ostiralean, hilak 19, Murtzia I espetxetik Iruñeko (Nafarroa) kartzelara gerturatu zuten Francisco Jose Ramada Estevez preso politikoa. Hortaz, iruindarra 830 kilometro hurbilago dago orain. Hurrengo egunean, hilak 20, Alvaro Arri Pascual preso politiko getxotarra lekualdatu zuten: aurrerantzean, Castello I presondegian beharrean, Burgosko espetxean izango dute gatibu.

Poliziaren kargak eta atxilotu bat Bilbon, Voxen mitinaren aurkako protestan
Voxek antolatutako agerraldiaren aurkako protestak izan ziren atzo San Frantziskon. Manifestarien aurka oldartu ziren polizia indarrak, eta 22 urteko gazte bat atxilotu zuten. Maiatzean ere atxilotu bat izan zen Bizkaiko hiriburuan, Voxek deitutako auto karabanaren aurkako protestetan.