AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Frantziako espetxeen aurkako eraso koordinatuak direla eta, errepresaliak agindu ditu Macronek

Kartzeletako instalazioen aurka izan diren su-erasoak eta eraso armatuak ikertzen ari dira. 'Frantziako espetxeetako atxilotuen eskubideak' lelopean sinatu dituzte ekintzak.

Apirilaren 14tik 15erako gauean, eraso koordinatu batzuk egin zituzten gutxienez bederatzi kartzela eta espetxe-sistemarekin lotutako eraikinen aurka, Frantziako Estatuan. Terrorismoaren Aurkako Fiskaltza Nazionalaren (PNAT) esanetan, ekintza horietan, besteak beste, su eman zieten hainbat ibilgailuri Tarasconeko espetxe aurrean eta Aix-Luyneseko espetxe-agente baten etxe aurrean

Emmanuel Macron presidenteak adierazi du eraso horien atzean dauden pertsonak "aurkitu, kondenatu eta zigortuko" dituztela, eta ekintzak "espetxeetako langileenganako larderia saiakera" direla. Gérald Darmanin Barne ministroak, bestalde, CNews eta Europe 1 komunikabideekin egin ditu elkarrizketak, eta adierazi du "batzuk Estatua ezegonkortzen saiatzen" ari direla "beldurra" eraginez, eta narkotrafikoaren aurkako politikak gogortu izanak sortu ahal izan dituela "errepresalia" horiek. Gobernuak, batez ere, ustezko "narkotrafiko-talde" batzuk aipatu ditu arduradun gisa, baina inteligentzia-zerbitzuek eta Poliziak ez dituzte beste hipotesi batzuk baztertzen.

Erasotako leku batzuetan "DDPF" siglak zituzten pintaketa batzuk aurkitu zituzten, ustez, Frantziako espetxeetako atxilotuen eskubideak leloaren laburdura frantsesez. Le Parisien-ek aipatutako polizia-iturrien arabera, beraz, baliteke "oraindik identifikatu gabeko ezkerreko talde militante" bat egotea ekintzen atzean. Hala, Telegram plataforman izen bereko kanal bat sortu izana ikertzen ari dira, erasoak hasi baino egun bat lehenago izan baitzen.

Pertsona bat atxilotu dute jada talde horrekin "lotura izatea" egotzita, baina ez dute frogatu gertakariekin lotura zuzena duenik, PNATek berak eta tokiko fiskaltzak aitortu dutenez.

Sanferminetako beste bi bortxatzaileri zigorra murriztuko diela berretsi du Nafarroako Auzitegiak
Hamabost urtetik hamalaura jaitsi die zigorra Prendari eta Escuderori, iaz Bozari murriztu ostean. 'Soilik baietz da baietz' legeaz baliatu dira horretarako.