AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Frantziako Estatuak beste urte erdiz luzatuko ditu mugetako etengabeko kontrolak

"Mehatxu terrorista" eta "krisi sanitarioa" jarri ditu argudio gisa Frantziako Estatuak 2022ko apirilera arte kontrolak mantentzeko erabakia jakinaraztean. Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko mugetan ere eragingo du neurriak luzatzeak.

COVID-19aren harira salbuespen egoera indarrean sartu zenetik ezarritako kontrol iraunkorrak luzatuko ditu Frantziako Estatuak bere mugetan, gutxienez 2022ko apirilaren 30era arte, Europako Kontseiluari igorritako ohar batean jakinarazi duenez. Lehen ere luzatu zituzten neurriak sei hilabetez.


Argudio modura, "mehatxu terroristak" eta "krisi sanitarioa" aipatu ditu gobernuak mugetan etenik gabeko polizia-kontrolak ezartzeko, 1985eko Schengengo Hitzarmena baliogabetuz —hitzarmenera atxikitako estatuen artean "pertsonen joan-etorrirako balizko trabak" kentzea aipatzen zuen akordioak—. Azken bi urteetan ez ezik, kontrol iraunkorrak ezarri izan ditu lehen ere Frantziak hainbat hilabetez. 2015etik, ohikoak izan dira "terrorismoaren" aitzakiapean ezarritako salbuespen egoerak.


Datozen sei hilabeteetan ere 24 orduko kontrolak mantenduko dituzte, besteak beste, Lapurdi eta Gipuzkoa arteko pasabideetan, Izpegin (Nafarroa-Nafarroa Beherea), eta Lizuniagako eta Lizarrietako gainetan (Nafarroa-Lapurdi).

Errotxapeako Gaztetxea eraitsi dute
Iruñeko Errotxapea auzoko gaztetxea guztiz bota zuten atzo goizean. 2016an birjabetu zuten industria-nabea gaztetxe modura erabiltzeko, eta irail hasieran hustu zuen poliziak.