AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Frantziako Estatuak ez ditu euskal preso politiko gaixoak eta zigorra amaitzear daudenak askatuko momentuz

Koronabirusaren kutsatzea dela-eta, Frantziako Gobernuak aurreikusi du kondenaren bukaeran dauden presoak nahiz gaixorik daudenak askatzea. Dena den, Bake Bidearen arabera, momentuz euskal preso politiko guztiei ukatu diete aukera hori, terrorismoaren kontrako legediaren bidez zigortutakoei ez zaielako salbuespen neurria ezarriko. 37 euskal preso politiko daude giltzapean Frantziako Estatuan.

Covid-19 birusaren hedapenak eragindako egoera dela-eta, birusak kutsatzeko arrisku gehien izan dezaketen hainbat preso askatzea aurreikusi du Frantziako Gobernuak, Berria-k jakinarazi duenez. Hain zuzen, Nicole Belloubet Frantziako Justizia ministroak agindu du zigorra bukatzear dauden presoak eta gaixorik daudenak askatzeko; Bake Bidearen arabera, baina, neurri horretatik kanpo utzi dituzte terrorismoaren kontrako legediaren bidez zigortutakoak, tartean, euskal preso politikoak.

37 dira orotara Frantziako Estatuko kartzeletan giltzapeturik dauden euskal preso politikoak, zortzi emakumezko eta 29 gizonezko. Horien artean, bost dira 65 urte baino gehiago dituztenak: Jakes Esnal, Jon Gurutz Maiza, Josu Urrutikoetxea, Jon Parot eta Frederic Haranburu

Esnalen askatasuna datorren apirilaren 9an eztabaidatzekoa bada ere, orain arte askatasun eskaerak egin izan dituzte Lorentxa Beyriek, Frederic Haranburuk eta Ibon Fernandez Iradik ere, beti ezezkoan amaitu direnak.

"Inork ez digu inoiz ezer oparituko, eta are gutxiago aldebakartasunez eta atseginez"
ARTEKA HILABETEKARIA | Argi eta kolore pisutsuz jositako saltoki-gune batean, Itaroan (Uharte, Nafarroa), badira etengabeko neonezko kartelak baino are gehiago nabarmendu diren idazkunak: Yelmoren zinema-aretoko langileen aldarriak, pankartetan jasoak. Merkatal-guneko soinu eta zarata azkarren gainetik entzun dira 2019an langileen oihu eta exijentziak, mezu garbi batekin: lan baldintza duinen defentsa eta borrokarako grina. Zinemako beharginek Itaroaren historian idatzi dute bertan inoiz egin den lehenengo greba, eta orbain gozoa haritu dute aretoko besaulki eta txoko guztietan.