AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Frantziako Estatuak manifestazioak debekatu ditu Parisen astebururako

Neurri murriztaileen aurkako auto-karabana masiboak antolatu dituzte Frantziako Estatu osoan, errepide ugari blokeatzeko helburuarekin. Ostiral honetan auto-ilara askok Parisen bat egin dezaketenez, hiriburuko polizia-prefetak auto-martxak nahiz bestelako manifestazioak debekatu eta dispositibo bereziak ezarri ditu.

Parisko polizia-suprefekturak manifestazio oro debekatu eta dispositibo berezia ezarri du, eta gaurtik hurrengo astelehenera bitartean izango da indarrean. Izan ere, Askatasunaren convoy izeneko plataformak auto-karabana ugari antolatu ditu Frantziako Estatuan barrena, neurri murriztaileen aurka protesta egiteko. "Ordena publikoko istiluen arriskua" aitzakiatzat hartuta, protesta-ekintza oro debekatu dute Parisen.

Kanadan gauzatu diren mobilizazioak eredu modura hartuta, Frantziako Estatuko lurralde administratibo osoan zehar abiatu dituzten auto-ilarak ostiral honetan Parisen zentralizatzea eta "hiriburua blokeatzea" espero da. Horren aurrean, autoritateek ehunka agente bidali dituzte bidesarietara, karabanak geldiarazteko, isunak ezartzeko zein atxiloketak egiteko asmoarekin. Horrez gain, jendarmeek ibilgailu blindatuak atera ditzakete edozein unetan.

Manifestazio eskubidearen muga

Debekatutako manifestazio bat antolatzen duenari "sei hilabeteko espetxe-zigorra eta 7.500 eurora arteko isuna" ezar dakioke Frantziako Estatuan, eta bertan parte hartzen dutenei, aldiz, "laugarren mailako isun bat". Gauzak horrela, jarraibide zorrotzak eman dizkiete indar polizialei; "xedapenok hausten dituztenei aurre egiteko".

Gidarien aurkako zigorrak

Parisko poliziak mehatxu zuzena jaurti die karabanen antolatzaileei zein partaideei: "Zirkulazio kodearen arabera, trafiko publikorako irekitako bide bat oztopatzeak edo zailtzeak bi urteko espetxe zigorra, 4.500 euroko isuna, ibilgailua konfiskatzea, gidabaimeneko gehienezko puntu kopurua erdira murriztea eta gidabaimena hiru urtera arte etetea dakar".

Espetxean jarraitzen du borroka antifaxistan aritzeagatik abenduan kartzelaratu zuten Indar Gorriko kideak
Joan den urtearen amaieran espetxeratu zuten pertsona bat, 2013an Gijonen izan ziren gertakarien eta 2016ko polizia-muntaiaren ondorioz; Indar Gorrik hasieratik azpimarratu du prozesu judizialaren izaera politikoa. Bukaneros zaletuen taldeak errepresioaren aurkako jardunaldi batzuk antolatu ditu Madrilen asteburu honetarako, eta han izango dira Indar Gorriko kideak ere.