AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Frantziako Estatuan egoteko debekuagatik atxilotu zuten Uriarte

Frantziako Estatuaren lurraldean bizitzeko debekua jakinarazteko atxilotu izango lukete. Gaur goizean prokuradorearen aurretik pasatzekoa da.

Espainiako berri agentziek Poliziaren iturriak aipatuz zabaldu dutenez, Igor Uriarteren atxiloketa ez dute egin astelehenean Guardia Zibilak hasitako operazioaren barruan. Preso politiko ohia da Uriarte, gasteiztarra: zigorra bete ostean, 2018ko martxoan geratu zen aske, eta Frantziako Estatuaren lurraldean bizitzeko debekua ezarri zioten. Debeku hori urratzeagatik atxilotu izango lukete atzo, Urruñan (Lapurdi), aipatutako iturrien arabera, Frantziako Estatutik kanporatzeko prozedura aplikatzeko.

Prokuradorearen aurretik pasatzekoa zen gaur goizean, 11:00etan. Hark jakinaraziko lioke kanporatze agindua.

Astelehenean, iheslari ohi bat eta beste bi preso politiko atxilotu zituen Guardia Zibilak: Imanol Jaio abadiñarra, Ekhiñe Eizagirre zarauztarra eta Kepa Arkauz arrasatearra. Azken biekin batera epaitu zuten Uriarte, baina berri agentzien arabera, atxiloketak ez du zerikusirik operazio horrekin. Haiek ere gaur dira epaile aurretik pasatzekoak, Espainiako Auzitegi Nazionalean.

Irungo gazteen aurka larunbatean jazotako erasoak salatu dituzte Mosku plazan
Astearte arratsaldean, aurreko larunbateko jipoiak eta atxiloketak salatu zituzten ia 100 pertsonak Irungo Mosku plazan. Poliziaren jarrera "bortitza eta neurriz kanpokoa" izan zela azpimarratu zuten.