AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Frantziako Gobernuak "egokitzapen lan legeak" aurkeztu ditu, alarma egoeran langileen atsedenaldietan edota lan-orduetan esku hartzeko

Larrialdi egoeraren barruan, hainbat lan arau berri sortu ditu Frantziako Gobernuak, gaur bertan aurkeztu dituenak. Aurrerantzean, gobernuak baimena izango du langileen atseden egunak, asteko lan-orduak edota oporraldiak zehazten dituen legedian esku hartzeko, "beheraldi ekonomiko posible bat ekiditeko" aitzakiapean.

Covid-19 birusaren hedapenaren aurrean ezarritako neurrien artean, Frantziako Gobernuak hainbat "egokitzapen lan lege" jarriko ditu martxan, besteak beste, beharginen oporrak mugatzeko eta atseden egunak gutxitzeko, jardueren etenaldiaren amaierara arte behintzat.

Gaur goizean, martxoak 19, Frantziako Parlamentuan aurkeztu dute larrialdi egoeraren barruan sortutako legedia, eta langileen hainbat eskubide historikoren galera ekarriko lukete arau horiek. Izan ere, gobernuari boterea eman diote opor ordainduetan, asteroko atseden egunetan eta asteroko 35 lan-orduetan esku hartzeko, "beheraldi ekonomiko posible bat ekiditeko" aitzakiapean.

Lan eremu eta enpresa gehienak gelditu badira ere, neurri berriekin, emana da baimena langile borrokaz lortutako 2,5 opor egun ordainduak kentzeko, baita "nazioaren segurtasunerako" beharrezkoak diren sektore eta enpresetan asteko 35 lan-orduen legea deusezteko ere.

Momentuz, debekatuta daude kaleratzeak, nahiz eta gobernuak ez duen zehaztu arautegi berri horren ezarpen muga zein den.

"Ahalik eta jarduera gehienari eusteko", "paktu sozial" bat eskatu du Confebaskek
Ekoizpenarekin ahalik eta neurri handienean segitu ahal izateko "agente sozialen arteko paktu soziala" galdegin du Confebaskek, eta Eusko Jaurlaritzak "ahalegin kolektiboa" eskatu du, fabriketako "sua" piztuta mantentzeko. 650 enplegurako erregulazio txosten aurkeztu dituzte enpresek Hego Euskal Herrian, eta sindikatuek salatu dute "enpresen gehiekieriak" errazteko agertokian aurkitzen garela. Lantegi ugarik itxi dituzte ateak aste honetan.