AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

'Gaitasunak antolatu' jardunaldietako egitarauaren berri eman du Itaiak

Ekainaren 12an egingo dituzte jardunaldiak Urretxu-Zumarragan. Isabel Benitezek, Tita Barahonak, etxeko lanetan soldatapean jarduten duen behargin batek, sektore publikoko garbitzaileek, EH Feministak Nikak nahiz Mugimendu Sozialistako kideek hartuko dute parte antolatutako saioetan, besteak beste. Aste honetan hasita, jardunaldiak aurkeztuko ditu Itaiak Euskal Herriko hainbat txokotan.

Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak apiril bukaeran aurkeztu zituen Gaitasunak antolatu jardunaldiak, prentsaurreko bidez. Jakinarazi zuen Urretxu-Zumarragan (Gipuzkoa) elkartuko direla ekainaren 12an, eta egun osorako egitaraua argitaratu du jada.

Hona hemen jardunaldietako egitaraua, osorik:

Aurkezpenak datozen egunetan

Jardunaldien berri emateko agerraldian iragarri modura, Itaiak aurkezpenak egingo ditu datozen egunetan, ekimenaren nondik norakoak azaltzeko. Jendaurreko saio horietan egongo dira salgai jardunaldietarako txartelak, 5 euroan.

Momentuz, ondoko aurkezpen saioak antolatu dituzte:

  • Bergara (Gipuzkoa): maiatzaren 14an, 18:00etan Kartzela Zaharrean.
  • Ondarroa (Bizkaia): maiatzaren 15ean, 13:00etan Ondarroako Gaztetxean.
  • Bilbo (Bizkaia): maiatzaren 15ean, 18:00etan Etxarriko Gaztetxean.
  • Gasteiz (Araba): maiatzaren 22an, Matxete plazan.
  • Itsasu (Lapurdi): maiatzaren 22an.
  • Anoeta (Gipuzkoa): maiatzaren 28an, Anoetako Gaztetxean.
  • Azpeitia (Gipuzkoa): maiatzaren 29an, Azpeitiko Gaztetxean.
  • Donostia (Gipuzkoa): maiatzaren 29an.
  • Iruñea (Nafarroa): maiatzaren 29an.
Jabeak eskatuta Bilboko esku-hartzea atzeratu dutela esan du Desokupak
Istiluak sor zitezkeela eta, etxe kaleratzea atzeratzeko eskatu die jabeak, enpresa faxistaren esanetan. "Gauzak lasaiago" daudenean itzuliko direla argitu dute.