AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Galdakaoko Gaztetxea desalojatu eta hainbat kide identifikatu ditu Ertzaintzak

Arratsaldeko 18:00ak inguruan bertaratu da Ertzaintza Galdakaoko Gaztetxera; bertan ziren bi kideak identifikatu eta gaztetxea hustu du. Galdakaoko Gazte Asanbladak hara joateko dei egin du sare sozialetatik, eta hainbat kide batu dira atarian. Haietako batzuk ere identifikatu dituzte ertzainek.

Pasa den larunbatean, hilak 4, Galdakaoko (Bizkaia) gazte mugimenduko kideek gaztetxe berria lortu zuten herrian, Jubilatuen Etxea zena birjabetuta. Ordutik, presentzia poliziala "etengabea" izan dela salatu dute azken egunotan, eta kide bat identifikatu dutela ere jakinarazi dute.

Gaur, asteartea, Ertzaintza bertaratu da Galdakaoko Gaztetxera; une horretan bertan ziren bi kideak identifikatu eta gaztetxea desalojatu du. Galdakaoko Gazte Asanbladak hara joatera dei egin du sare sozialen bidez, eta zenbait kide batu dira gaztetxeko atarian. Azaldu dutenez, haietako hainbat identifikatu dituzte ertzainek. Hala, gaztetxeak zein bertako kideek jasandako erasoak salatzeko, elkarretaratzea izan da gero, 20:00etan.

Ekainaren 21ean ebatziko ditu Espainiako Auzitegi Gorenak San Ferminetako bortxaketaren auziko helegiteak
Nafarroako Auzitegi Gorenak 2018. urteko azaroan jakinarazi zuen 'La Manada' auziko epaia: bederatzi urteko espetxe-zigorra bortxatzaile bakoitzarentzat. Alde guztiek aurkeztu zituzten helegiteak, eta Espainiako Auzitegi Gorenak ekainaren 21ean ebatziko ditu.