AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Galdakaon, gutxienez sei adingaberi sexu-erasoak egin dizkiete bi gizonek

Adingabeei opariak egiten zizkieten 37 eta 21 urteko bi gizonek, eurekin sexu-harremanak izatearen truke. Gazteak erasoak ikustera behartzen zituzten erasotzaileek, eta bideoz grabatzen zituzten, gainera.

37 eta 21 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte Galdakaon (Bizkaia), adin txikiko gutxienez sei pertsonari sexu-erasoak egiteagatik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, erasotzaileek opariak ematen zizkieten adingabeei, eurekin sexu-harremanak izatearen truke. 2023ko otsailean hasi ziren erasoak.

Gazteak hainbatetan behartu zituzten erasotzaileek bien arteko sexu-harremanak ikustera, baita adingabeei egindako erasoak aurrez aurre ikustera ere. Gainera, gizonezkoek bideoz grabatzen zituzten eraso horiek.

Iazko azaroan atxilotu zuten bi gizonetako bat, eta Bilboko (Bizkaia) epaitegiaren esku utzi zuten: erasotuak izan ziren adingabeengandik urruntzeko agindu bat ezarri zion epaileak. Atzo goizean atxilotu zuten bigarren erasotzailea, eta Bilboko guardiako epaitegira eraman zuten.

PSGko hamabi zale faxista atxilotu dituzte, realzaleei eraso egin nahi zietelakoan
Realeko hainbat zale Les Halles auzoko taberna batean zeudela atzeman zituzten faxistak, burua lepoko beltzez estalita zutela. Aldarrikatu zuten "eskuin muturrekoak" direla.