AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Garabiko langileek lanuzteak hasi dituzte lau kaleratzeren aurka

Olaberriako (Gipuzkoa) Garabi enpresako plantillak bi asteko lanuzteei ekin zien atzo. Astearteetan eta ostegunetan etengo dute jarduna, zuzendaritzak iragarritako lau kaleratzeak geratzea helburu.

Atzo, hilak 5, lanuzteak hasi zituen Olaberriako (Gipuzkoa) Garabi enpresako plantillak, lau kaleratze geratzeko asmoz. Zuzendaritzak urriaren 29an adierazi zuen lau langile kaleratzeko asmoa duela. Modu horretan, beharginek atzo egin zituzten lehenengo lanuzteak, eta enpresaren kanpoaldean mobilizatu ziren.

Astearteetan eta ostegunetan egingo dituzte lanuzteak, izan ere, azaldu dute "ez dagoela kaleratze hauek gauzatzeko pisuzko arrazoirik". Gauzak horrela, langileek enpresari galdegin diote kaleratze prozesuak eteteko.

Igorreko Kelvion Thermal Solutions enpresak 73 langile kaleratzeko asmoa du
Igorreko lantegia itxi eta kaleratze kolektiborako espediente bat aurkeztuko du zuzendaritzak, langile batzordeari helarazi dionez. 73 behargin lirateke kanporatuak.