AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gardelegi inguruan emakume bati eraso dio bikotekideak, gidatzen ari zenean

Asteazken gauean atxilotu zuten erasotzailea. Auto baten barruan izan zen erasoa, emakumea gidatzen ari zenean.

Herenegun, ekainaren 9an, gizonezko batek bikotekideari eraso zion Gardelegi (Araba) inguruan, biak auto batean zihoazenean. Kotxea bat-batean aldaroka hasi eta gelditu egin zen azkenean; izan ere, emakumea gidatzen ari zela, hura astitzen eta kolpatzen hasi zen gizona.

Hainbat lekukok jakinarazi zieten gertatutakoa udaltzainei, eta erasotzailea atxilotu zuten. Emakumeak jakinarazi zuen, gainera, ez zela eraso puntual bat izan.

Langile bat eraila Orozkon, lan-istripu baten ondorioz
Gaur zendu da behargina ospitalean; atzo larri zauritu zen garraiatzen ari zen kargak harrapatuta.