AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Garikoitz Aspiazu eta Ainhoa Gartzia preso politikoak lekualdatu dituzte azken egunetan

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Aspiazu Arletxeko espetxetik Lannemezango espetxera hurbildu dute. Gartzia, aldiz, Murtziatik Salamancara lekualdatu dute.

Garikoitz Aspiazu Rubina Txeroki preso politiko santutxuarra eta Ainhoa Gartzia Montero preso politiko hernaniarra espetxez lekualdatu dituzte azken egunetan.

Aspiazu Arleseko espetxetik Lannemezango (Okzitania) kartzelara hurbildu zuten astelehenean, hilak 8. Euskal Herritik 700 kilometrora dago Arlesko espetxea. Lannemezangoa, berriz, 290 kilometrora. 2008tik dago preso Garikoitz Aspiazu santutxuarra, ETA erakundeko kide izateagatik.

Gartzia, aldiz, Murtzia II (Murtzia) espetxetik Topasko (Salamanca) presondegira lekualdatu zuten atzo, osteguna, Espainiako Espetxeetako Instituzioek. Orain, Euskal Herritik 410 kilometrora dago hernaniarra.

Etxerat elkarteak eman du bi euskal preso politikoen hurbilketen berri, eta dispertsioarekin amaitzeko eskatu du beste behin. Joan zen astean Madrilek Ekaitz Samaniego Curiel Murtziako kartzelatik Zuerakora (Zaragoza) hurbildu zuen.

Arrigorriagako Kirolak eraikinean bertako gazte asanbladak egindako erasoak salatu dituzte Itaiak eta GKSk
Azken hilabeteetan Arrigorriako Gazte Asanbladarekin Kirolak eraikinean izan dituzten arazoak azaldu dituzte GKSko eta Itaiako kideek. Eraikineko espazio batzuen antolamendua eta banaketa adosteko egindako bilera, edota GKSk auzolanean egokitutako biltegian AGAko kideek egindako margoketak aipatu dituzte. Erasoen "funtsa" bat eta bakarra dela nabarmendu dute: "AGAk ez du bilera horretan guztion artean hartutako erabakia bere egin, eta adostutako espazioan gure proiektuak garatzeko oztopoak jarri ditu behin eta berriro".