AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Garikoitz Aspiazu, Mikel Karrera eta Aitzol Iriondo preso politikoak Espainiaratu nahi dituzte

Lannemezango espetxean dituzte preso, eta "gizateriaren aurkako krimena" leporatuta epaitu nahi dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean.

ETAk 2004tik egindako atentatuak direla-eta epaitu nahi dituzte Garikoitz Aspiazu, Mikel Karrera eta Aitzol Iriondo preso politikoak, "gizateriaren aurkako krimena" egotzita. Lannemezango kartzelan (Okzitania) daude preso hirurak, eta Espainiaratu egin beharko lituzkete Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituak izateko. Hain zuzen, eskaera horixe egin dio fiskalari auzitegiak, haien estradizioa martxan jartzeko. Oraindik, ordea, ez dio halakorik eskatu Frantziako Estatuari.

Juan Pablo Gonzalez magistratuak 2015ean ireki zuen Aspiazu, Karrera, Iriondo eta Josu Urrutikoetxea auzipetzeko prozedura, zenbait elkartek hala eskatuta. Carmen Lamela epaileak 2018an auzipetu zituen aurreneko hirurak; orduan, atzemate eta atxilotze agindupean zegoen Urrutikoetxea.

Bestalde, Frantziako Estatuak dagoeneko onartu du Aspiazu beste auzi bat dela-eta Espainiaratzea. Abuztuaren 20tik urriaren 20ra bitartean lekualdatuko dute Madrilera, epaiketa egiteko. 2005ean Bilbon (Bizkaia) bonba-auto bat leherraraztea leporatzen diote.

Arabako metalgintza sektoreko langileek greba egingo dute
Maiatzaren 18an, 24an eta 26an egingo dituzte lanuzteak, lan-hitzarmen berri baten alde. Lau urte igaro dira SEA enpresa-elkarteak hitzarmena berritzeke utzi zuenetik.