AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Garraiolari bat eraila Tafallan, errepidetik irten eta trenbidera erorita

07:15 aldera izan da lan-istripua, eta erorketaren ondorioz hil da behargina. Aurten gutxienez hamalau langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela.

Beste lan-heriotza bat izan da gaur errepidean. 07:15 aldera lan-istripua izan du garraiolari batek, AP-15 autobidean, Tafallan (Nafarroa): antza, errepidetik atera eta trenbidera jausi da langilea. Erorketaren ondorioz zendu da.

Martxoaren 20an beste garraiolari batek galdu zuen bizia Nafarroan: Zuastiko (Nafarroa) zerbitzugunean geldirik zegoela, su hartu zuen ibilgailuak, eta kiskalita hil zen behargina.

Urtea hasi zenetik, gutxienez hamalau lan-heriotza izan dira Euskal Herrian. Hego Euskal Herriko hainbat sindikaturen esanetan, 2020an gora egin zuten lan-istripu hilgarriek. Iaz gutxienez 72 langilek galdu zuten bizia soldatapean lanean ari zirela.

Eraso egin diote Zestoako Gaztetxeari
Bart gaztetxera sartu eta "gaztetxearen aurkako pankartak" jarri zituzten leihoetan, Zestoako Gazte Asanbladak salatu duenez.