AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Garraiolari bat hil da Hernaniko gasolindegi batean

Osasun-arazo bat izan zuen, gasolina bila geratu zenean. Aurten, gutxienez hemezortzi lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Atzo, apirilaren 14an, garraiolari bat hil zen Hernanin (Gipuzkoa). Getzeko (Nafarroa) Transportes Petroliferos Coordinados SM enpresarentzat jarduten zuen soldatapean, eta Hernaniko gasolindegi batean gelditu zen gasolina hartzeko. Bertan, ordea, osasun-arazo bat izan zuen, eta hil egin zen. 57 urte zituen.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez hemezortzi beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Greba mugagabean jarraitzen dute Trapagarango MFSn, eta Basauriko Bridgestonen gaur izango da hirugarren lanuztea
MFSn 106 langile daude kalean geratzeko arriskuan. Bridgestonen, berriz, 335 behargin bota nahi ditu zuzendaritzak.