AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Garraiolari bat hil da Irunen

Aurten, gutxienez bederatzi gidari hil dira Euskal Herrian lanean ari zirela.

Beste lan-heriotza bat atera da argitara Euskal Herrian. Herenegun, lanerako prestatzen ari zen kamioiaren ondoan hil zen garraiolari bat, Irunen (Gipuzkoa). Iturri sindikalen arabera, "heriotza ez-traumatikoa izan zen". 66 urte zituen beharginak, eta Transpide enpresarentzat jarduten zuen soldatapean.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez hogei langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan. Horietatik bederatzi ziren garraiolariak.

Geldialdia AEBen eta Iranen arteko negoziazio nuklearretan, Israelek mehatxuak areagotzen dituen bitartean
Teheranek ez du baieztatu hurrengo elkarrizketa-txandan parte hartuko duenik, Israelgo Estatuak Irango instalazio nuklearrei erasotzeko mehatxuak egiten dituen bitartean.