AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Garraiolari bat hil zen Araian aurreko astean, lanean ari zela

Arrazoi ez-traumatikoengatik zendu zen langilea, sindikatuen arabera. Aurten 62 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan; horietatik bederatzi garraiolariak ziren.

Aurreko astean, Araian (Araba) hil zen garraiolari bat soldatapean lanean ari zela. Sindikatuek eman dute heriotzaren berri eta, azaldu dutenez, arrazoi ez-traumatikoengatik zendu zen. Elkarretaratze batera deitu dute biharko, goizeko 11:00etarako, Gasteizen (Araba) kokatuta dagoen Arabako Enpresaburuen Elkartearen egoitza parean.

Aurten, iturri sindikalen arabera, gutxienez 62 langile hil dira Euskal Herrian lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan. Bederatzi ziren, horien artean, garraiolariak. Sindikatuek, baina, administrazioaren zenbaketak eta estatistikak seinalatu dituzte; salatu dutenez, garraiolarien hainbat lan-istripu "heriotza natural edo errepideko ezbehar gisa" aurkezten baitituzte.

Sektoreko lan-baldintzen okerragotzea azpimarratu dute, bestalde, bai eta horrek lan-istripuekin duen harremana ere. Zentzu horretan, estresak, lanaldi luzeek, presioak eta abarrek bihotzeko arazoak sortzen dituztela gogorarazi dute.

Kartzelatik atera da Ion Kepa Parot preso politikoa, 32 urte eta erdiren ostean
1997an epaitu zituzten Parot, Jakes Esnal eta Xistor Haranburu; oraintsu onartu dituzte baldintzapean aske geratzeko eskaerak. Aurrerantzean, beraz, etxean beteko dute zigorra.