AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Garraiolarien atsedenaldiak eta gidatu ahal duten ordu kopuru maximoa, bertan behera

Une honetan, salgaien garraioan aritzen diren langileek ez dute derrigorrezko atsedenaldirik, ez eta lanean egin dezaketen gehieneko ordu kopuru finkaturik. Lurreko Garraioaren Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpenean jaso dute neurri berria, Covid-19 birusaren kutsatzea ekiditeko arautegiaren barruan.

Atzo, martxoak 14, Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten Lurreko Garraioaren Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpena ere. Hala, Covid-19 birusaren kutsadurari aurre egiteko Espainiako Estatuak ezarri dituen neurrien artean, bertan behera utzi ditu salerosgaiak garraiatzen dituzten langileen derrigorrezko atsedenaldiak, baita gidatu ahal duten ordu kopuru maximoa ere. Une honetan, ez dago mugatuta zenbat orduz aritu daitezkeen lanean.

Neurri hori "kaltetutako eremuen barruan" jarduten duten garraio-zerbitzuetan egongo da indarrean, izatez, behin-behinean. "Kaltetutako eremuak" jatorri edo helmuga dituzten garraiolariei ere eragingo die neurriak.

Espainiako Estatuak Gasteiz (Araba) sailkatu du "koronabirusaren kutsatze komunitariorako" gune modura, eta mapa handitzea aurreikusi dute.

Hona hemen Espainiako Salgaien Garraioaren Konfederazioaren adierazpenak:

"Gidatzeko eta atseden hartzeko denborak ez betetzeak lagunduko du kaltetutako eremuetatik salgaiak garraiatzeko lanak normaltasunez egiten eta produktuak garaiz iristen, gidarien lan baldintzak erraztuz eta, aldi berean, haien osasunerako arriskuak murriztuz".

Gasteizko Mercedes Benz eta Iruñeko Volkswagen lantokiak ixteko eskatu dute langile batzordeek
Salatu dute ezinezkoa dela Covid-19 birusaren kutsatzea saihesteko beharginen artean distantzia mantentzea eta kontaktua ekiditea. 10.000 langile dira Mercedez Benzen, eta 5.000 Volkswagenen. Gasteizen salatu dute muga jo dutela enpresak ezarritako prebentzio neurriek.