AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasolinaren eta dieselaren prezioek errekor historikoak hautsi dituzte

Espainiako Estatuko gasolinaren batez besteko prezioa litroko 1,592 eurora iritsi da gaur bertan, eta dieselarena, berriz, 1,476 eurora. Erregaien astez asteko igoerak bat datoz bizitzaren kostuaren igoera orokorrarekin.






Kate-erreakzioa

Elektrizitatearen, oliba-olioaren, haragiaren eta frutaren prezioak ere igotzen ari dira. Merkantzia horien prezioen zein beste batzuen eskutik, inflazioa orokortuz doa. Kontsumoko Prezioen Indiziea (KPI) %6,1ekoa zen urtarril amaieran, Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak astearte honetan argitaratutako behin betiko datuen arabera.
Prezioek hamar hilabete daramatzate Europako Banku Zentralak helburu gisa ezarritako %2ko atalasearen gainetik, azken hiru hamarkadetako mailarik altuenekin. Ehuneko hori abenduko %6,5aren azpitik dagoen arren, ekonomialariek ez dakite noiz eten daitekeen bizitzaren kostuaren gorakada. Energiaren eta elikagai freskoen prezio iheskorrak alde batera uzten dituen azpiko inflazioa %2,4ra arte igo da; 2012ko urritik izan duen tasarik altuenera, hain zuzen ere. Horrek "beste produktu batzuekiko kutsatze-efektua" adierazten duela diote adituek.

Faktore logistikoa



IƱigo Gutierrez preso politikoak ere espetxera itzuli beharko du, hirugarren graduan egon ondoren
Zaballara lekualdatu eta hirugarren gradua eman zioten urtarrilaren 26an, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak atzera bota du erabakia, eta preso sartuko dute berriz, Zaballan (Araba). Antzeko hirugarren kasua da dagoeneko.