AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizen, adin txikiko emakume bat bortxatu du gizon batek

Larunbatetik iganderako gauean izan zen erasoa, Iruñea kalean. Itaiak protesta bat antolatu du bihar arratsalderako: 20:00etan izango da, Correosen.

Joan den asteburuan, adin txikiko emakume bat bortxatu du gizonezko batek Gasteizen (Araba). Larunbatetik iganderako gauean eraso zion neskari gizon gazteak, 03:00ak aldera, Pamplona-Iruñea kalean. Igande goizean atxilotu zuten bortxatzailea, erasoa izan zen tokitik gertu.

Atzo eguerdian argitaratu zutenez, aurreikuspena zen hurrengo orduetan igarotzea epailearen aurretik. 18 urte ditu.

Azken eraso matxista hau salatzeko, protestara deitu du Gasteizko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Bihar, asteartean, elkarretaratze bat egingo dute 20:00etan, Correosen.

Gaur bilkura batera deitu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, Baionan
'Faxismoa borrokatu, fartsa elektoraletik at' lelopean egin du deialdia. 19:30ean Patxa plazara bertaratzeko deia zabaldu du.