AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizen, adingabe bat bortxatzen saiatu da gizon bat

Hirugarren graduan dago preso, eta dozena bat sexu-eraso egin ditu dagoeneko, bai adin txikikoen aurka bai adimen urritasuna duten pertsonen aurka.

Gasteizko (Araba) Zabalgana gizarte-etxean, 45 urteko gizonezko bat birritan saiatu da 16 urteko mutil bat bortxatzen. Aste honetan izan dira erasoak: gaztea jazartzen aritu da gizona, berekin harreman sexualak izatera behartzeko. Jarraipenak, eduki sexualeko gutun bat, keinuak, komentarioak eta abar jasan behar izan ditu mutilak, bai astearte arratsaldean bai asteazkenean.

Gazteak bere senideei gertatutakoa jakinaraztean atxilotu zuten erasotzailea. Zaballan preso dagoen arren, hirugarren graduan zeukaten, eta horregatik joan ahal izan zen Zabalganara. Zenbait hedabidek jakinarazi dutenez, sexu-eraso ugari egin ditu hainbat urtez: adin txikiko gazteei eta adimen urritasuna duten pertsonei egin izan die eraso, antza denez. Dozena bat eraso egozten dizkiote.

Palestine Vaincra kolektiboa desegin du Frantziako Estatuak
Gobernuak 2022an eman zuen taldearen ilegalizazioaren berri, eta baztertu egin dute kideek neurria indargabetzeko egindako eskaera.