AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizen bi emakumeri eraso diete beren mutil lagunek asteburuan

Larunbatean izan zen erasoetako bat, San Martingo kale batean. Bigarren erasoa igandean jazo zen, Salburuan.

Gasteizen (Araba) bi emakumeri egin diete eraso beren bikotekideek joan den asteburuan. Larunbatean izan zen aurreneko erasoa, San Martin auzoko kale batean: trafiko-istripu bat izan zuen bikoteak, eta eztabaida bete-betean zirenean, emakumea erasotu zuen gizonak. Han ziren udaltzainak eta, erasoa ikustean, atxilo eraman zuten 58 urteko gizona. Epailearen esku utzi zuten.

Igandean, bestalde, 32 urteko beste erasotzaile bat atxilotu zuten Gasteizko Salburua auzoan, neska laguna jotzeagatik.

Txertoan bakarrik oinarritutako Covid ziurtagiria jarriko du indarrean Frantziako Estatuak
Urtarril amaieratik goiti, Frantziako Estatuko lurralde administratibo osoan txertoa baino ez da ontzat emango Covid ziurtagiri gisa. Hala, aurrerantzean ez dute balioko testetako emaitza negatiboek leku publikotara sartzeko. Neurria hainbat lan-eremutara hedatzea ere aurreikusten omen du Frantziako Gobernuak.