AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizen bi emakumeri eraso diete haien bikotekideek asteburuan

28 eta 30 urte dituzte erasotzaileek, eta atxilo eraman zituzten biak.

Joan den asteburuan bi gizon atxilotu zituzten Gasteizen (Araba), haien neska lagunei eraso egiteagatik. Larunbatean izan zen erasoetako bat, Sansomendi auzoko etxebizitza batean; emakume bat jo zuen bere bikotekideak, eta atxilo eraman zuten. 30 urte ditu gizonak.

Igande goizaldean, bestalde, beste emakume bati eraso zion bere mutil lagunak, antza, eztabaida baten erdian. Santa Lucia auzoan gertatu zen erasoa, eta neska ere atxilotu zuten mehatxuak eta erasoak egitea leporatuta. 28 urte ditu gizonak, eta 26 emakumeak.

Deustuko Unibertsitateko garbitzaileek grebaldia hasi zuten atzo
Azaroaren 9tik 12ra eginen dute greba, euren "lan-baldintzen defentsan". Mobilizazioei ere jarraipena emanen diete, hala, elkarretaratzera deituko dute astean zehar.