AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizen, emakume bat bahitu eta kolpatu du bikotekide ohiak

Erasotzaileak urruntze-agindu bat zeukan ezarrita, emakumeari aurretik egindako tratu txarrengatik.

Igande gauean, 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba), bere bikotekide ohiari eraso egiteagatik. Bahitu, hiriburuko lokal batera eraman eta jo egin zuen emakumea. Zenbait orduz izan zuen lokal horretan bahiturik, eta hainbatetan eraso zion.

Azkenean, handik ihes egitea lortu zuen emakumeak, eta abisua eman zuen. Erasotzailea atxilotu zuten orduan. Emakumearekiko urruntze-agindu bat zeukan ezarrita, aurretik ere tratu txarrak eman baitzizkion.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen fartsa salatu du EHKSk
Hauteskundeetan langile-klaseari eskaintzen dizkioten alternatiba guztiak faltsuak direla seinalatu du, eta "alderdi instituzionalen fartsaren" aurka, "langile-boterea eraikitzera" deitu. "Langile-klaseak onurak lortu dituenean, mobilizazioari eta antolakuntzari esker" izan dela ere nabarmendu du, eta EHKSk "norabide horretan" egingo duela lan. Datozen asteetan kalera aterako ditu "gerraren, osasungintzaren, lan-baldintzen, ingurune naturalaren suntsiketaren eta etxebizitzaren inguruko aldarriak".