AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizen emakume bat bortxatu eta taser pistola batekin mehatxatu dute bi gizonezkok

Taser pistola baten mehatxupean bortxatu zuen emakumea erasotzaileetako batek, erasotuaren etxebizitzan. Gero, ordea, bigarren gizonezko batek esku hartu eta biek egin zioten mehatxu eta lapurreta. Prostituzioan jarduten du emakumeak, eta haren "zerbitzuak nahi zituela" esanez bertaratu zen etxera, ondoren, sexu-erasoa egin zion gizona.

Aurreko ostiralean, hilak 25, bi gizonezko atxilotu zituzten Gasteizen (Araba), emakume bati sexu-erasoa egiteagatik eta, taser pistola batekin mehatxatuz, hari lapurreta egiteagatik. 22 eta 23 urte dituzte erasotzaileek.

Asteazken arratsaldean izan zen erasoa: prostituzioan aritzen da emakumea, eta Gasteiz Hoy-en arabera, "bere zerbitzuak nahi zituela" esanez hots egin zion telefonoz erasotzaileetako batek. Antza, ez zuten hitzordurik zehaztu, baina emakumearen etxebizitzara bertaratu zen gizona. Behin barruan zeudenean, taser pistola batekin mehatxatu eta bortxatu egin zuen.

Gero, soinean zeramatzan bitxiak eta dirua lapurtu zizkion emakumeari, eta handik gutxira, gainera, bigarren erasotzaile batek esku hartu zuen: hura ere etxebizitzan sartu eta, mehatxu eginez, tokia arakatu zuen diru eta bestelako baliozko objektuen bila. Lapurtutako guztia motxila batean sartu ostean, alde egin zuten bi gizonezkoek.

Aske geratu da Rufino Arriaga preso politikoa
23 urte egin ditu kartzelan Rufino Arriaga preso politiko ordiziarrak.