AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizen emakume baten etxera sartu da haren bikotekide ohia, eta mehatxu egin dio

Atzo izan zen erasoa, eta etxebizitzatik alde egin behar izan zuen emakumeak. Erasotzailea atxilotu zuten.

Gasteizko (Araba) Zabalgana auzoan emakume bati eraso zion atzo bikotekide ohiak. Hain zuzen, neska-lagun ohiaren etxebizitzara sartu zen gizona, eta mehatxu egin zion han. Etxetik alde egin behar izan zuen emakumeak, eta udaltzainei hots egin zien gertatutakoa jakinarazteko. Etxebizitzara bertaratu eta atarian atzeman zuten gizonezkoa.

Petronorreko piketean zegoen behargin bat atxilotu eta beste asko zauritu ditu Ertzaintzak
Laugarren greba eguna zuten gaurkoa langileek. Goizean findegiko sarreran piketea egin dute, eta zuzendaritzako kide bat handik sartzen saiatu denean, tentsio uneak sortu dira. Langileen aurka jo du Ertzaintzak; langile bat atxilo eraman du eta beste hainbat zauritu ditu.